jueves, 12 de noviembre de 2009

DISKAK


Diskak:
Euren estreinako lana 2001eko maiatzean argitaratu zuten, ’Atzo da bihar’ izenburupean. Arrakasta handia izan zuen lehen lan honek, 20.000 disko saldu eta talde ezagun izatera heldu zirelarik denbora gutxian. Kontzertuz kontzertu ibili ostean 2003ko Apirilean ‘Bidean’ izeneko bigarren lana kaleratu zuten,aurrekoa baino trinkoagoa, gogorxeagoa, eta KenZazpi estiloa egonkortu zuena, aurreko lanaren marka guztiak hautsi zituzten eta Euskal Herriko kontzertu garrantzitsuenetan taldearen heldutasun eta estilo propioa erakutsi zuten bira arrakastatsu eta jendetsu batean. Diskorik disko erronka berriak bilatzen dituen taldea da KenZazpi, arriskatzen dena,merkatu arrazoiez gidatzen ez den musika taldea,bere pausuak berak markatzea gustatzen zaiona. Eta horrela, izandako arrakasta kontutan izanda,errazena aurreko lanetako ildoa jarraitzea zenean, disko akustiko bat eta zuzenean argitaratu zuen 2005ean, ’Gelditu Denbora’ izenekoa. Lehen 3 hilabeteetan 12.000 disko saldu zituzten. Taldeari bide berriak ireki zizkion, taldearen bersatibilitate eta musikaltasunarekin publiko eta kritika konkistatuz. Kaleko ohiko kontzertuez gain, Euskal Herriko antzokietatik egindako kontzertu bira gogoangarria izan zen: Euskalduna, Printzipal, Gayarre, Kursaal eta Arriagan sarrera guztiak saldu eta entzuleak kantari jarri zituztelarik. Urte hau, oparoa izan zen Gernikako taldearentzat, Euskal Herritik kanpora ateratzea lortu zutelarik,azpimarratzekoak dira Katalunian emandako kontzertuak, adibide bezala Catalunya-Euskadi futbol partidan Camp Noun 70.000 lagunen aurrean eskainitako emanaldia, eta Sopa de Cabra taldearen omenaldi diskoan, Amaral, Bunbury eta abarrekin batera grabatutako Instants del Temps kantua. Baina guzti honen gainetik,beti bere sustraiak mantentzen dituen taldea da KenZazpi, bere kultura eta izatearekin konprometitutako taldea,eta hainbat kanta egin dituena zenbait gizarte eragilerentzat, adibidez Ibilaldia, Araba Euskaraz edo Izarren Hautsa kantuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario