jueves, 12 de noviembre de 2009

argazkiak

argazki gutxi batzuk...





TALDEAREN SORRERA


Taldearen sorrera:
Ken Zazpi taldearen proiektua 1996. urteko udazkenean jaio zen Gernikan. J.M. Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) bultzatua. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KenZazpi izenburupean. KenZazpiko taldekideak Ken Zazpi urte zuzenean diskaren aurkezpenean. Ezkerretik eskubira, Jon Fresko, Iñaki Zabaleta, Eñaut Elorrieta, Igor Artzanegi eta Beñat Serna.

MAKETA



Maketa:
Dena den 2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan Batiz-en laguntzarekin. Grabaketa hau Iñaki UOHOren etxean burutu zuten.

DISKAK


Diskak:
Euren estreinako lana 2001eko maiatzean argitaratu zuten, ’Atzo da bihar’ izenburupean. Arrakasta handia izan zuen lehen lan honek, 20.000 disko saldu eta talde ezagun izatera heldu zirelarik denbora gutxian. Kontzertuz kontzertu ibili ostean 2003ko Apirilean ‘Bidean’ izeneko bigarren lana kaleratu zuten,aurrekoa baino trinkoagoa, gogorxeagoa, eta KenZazpi estiloa egonkortu zuena, aurreko lanaren marka guztiak hautsi zituzten eta Euskal Herriko kontzertu garrantzitsuenetan taldearen heldutasun eta estilo propioa erakutsi zuten bira arrakastatsu eta jendetsu batean. Diskorik disko erronka berriak bilatzen dituen taldea da KenZazpi, arriskatzen dena,merkatu arrazoiez gidatzen ez den musika taldea,bere pausuak berak markatzea gustatzen zaiona. Eta horrela, izandako arrakasta kontutan izanda,errazena aurreko lanetako ildoa jarraitzea zenean, disko akustiko bat eta zuzenean argitaratu zuen 2005ean, ’Gelditu Denbora’ izenekoa. Lehen 3 hilabeteetan 12.000 disko saldu zituzten. Taldeari bide berriak ireki zizkion, taldearen bersatibilitate eta musikaltasunarekin publiko eta kritika konkistatuz. Kaleko ohiko kontzertuez gain, Euskal Herriko antzokietatik egindako kontzertu bira gogoangarria izan zen: Euskalduna, Printzipal, Gayarre, Kursaal eta Arriagan sarrera guztiak saldu eta entzuleak kantari jarri zituztelarik. Urte hau, oparoa izan zen Gernikako taldearentzat, Euskal Herritik kanpora ateratzea lortu zutelarik,azpimarratzekoak dira Katalunian emandako kontzertuak, adibide bezala Catalunya-Euskadi futbol partidan Camp Noun 70.000 lagunen aurrean eskainitako emanaldia, eta Sopa de Cabra taldearen omenaldi diskoan, Amaral, Bunbury eta abarrekin batera grabatutako Instants del Temps kantua. Baina guzti honen gainetik,beti bere sustraiak mantentzen dituen taldea da KenZazpi, bere kultura eta izatearekin konprometitutako taldea,eta hainbat kanta egin dituena zenbait gizarte eragilerentzat, adibidez Ibilaldia, Araba Euskaraz edo Izarren Hautsa kantuak.

LETRAK


Hitzak:
Kantu denak KenZazpi-k sortu, ekoiztu eta moldatzen ditu. Hitzak Jon Mikel eta Eñautek egiten dituzte. Musika estilo aldetik rock-a eta power-popa jorratzen dute, eta hitzei dagokienez, konpromiso hitzak dira, beraiekiko eta beren inguruarekiko konpromisoa azalduz, eguneroko kezkak eta egoerak deskribatzen dituztelarik, baita sentimentu sakonenak ere. Entzun eta norberak ulertu eta sentitzeko letrak dira.

DISKAK


Diskak:
Argiak Musika-generoa: Argiak Abesti kopurua: ( 12 ) Argiak disko hau Donostiako Elkar estudioetan, Los Angeleseko After Hours Studios, Record Plant, Ocean Way Recording, Artguake Studios-en grabatu eta nahastu genuen 2007ko irailean eta urrian. Kantuen doinu eta moldaketak guztiak gureak dira. Grabaketa eta nahasketako lantaldea:Soinu Ingeniaria: Rafa Sardina. Produkzioa: Rafa Sardina. Soinu teknikari laguntzaile eta grabaketa osagarriak: Haritz HarreguyKolaborazioak: Joseba Sarrionandia (Gernikan eta Gaueko Argiak kantuetako letrak), Cheche Alara (Teklatuak), Joe Gastwirt (Masterizazioa) Katalanerako itzulpenak: Ganixeneako Carles Belda eta Helena Xurio. Gelditu denbora Musika-generoa: Gelditu denbora Abesti kopurua: ( 13 ) Disko akustikoa da eta zuzenean grabatu genuen Andoaingo Garate estudioetan 2005eko udaberrian. Jendeaurreko grabaketa apirilaren 9an egin genuen.Grabaketa eta nahasketako lantaldea:Soinu teknikari laguntzaile eta grabaketa osagarriak: Haritz Harreguy.Kolaborazioak: Joseba Sarrionandia (Talaieroaren gogoetak abestiko letrak), Arkaitz Miner (mandolina), Alos laukotea (hari-instrumentuak).Masterizazioa: A. Gomez.Katalanerako itzulpenak: Carles (Pomada) eta Helena Axurio. Bidean Musika-generoa: Bidean Abesti kopurua: ( 11 ) Bigarren lan hau 2003ko Apirilean kaleratu genuen. Lehenengo diska baino baino trinkoagoa, gogorxeagoa da. Taldearen proiekzio eta nortasuna berretsi eta finkatu zituen.Grabaketa eta nahasketako lantaldea:Soinu teknikari laguntzaile eta grabaketa osagarriak: Haritz Harreguy.Kolaborazioak: Peio Ramirez, Xabier Zeberio, Francisco Herrero, Miren Zeberio.


Agenda:

Diskaren salmenta eta sinaketa

2009.12.04 - 2009.11.08 Bestelakoak Landako Gunea

Diskaren aurkezpen-kontzertua
2009.12.23 Kontzertuak Arriaga Antzokia

Kontzertua Santurtzin
2009.12.26 Kontzertuak Serantes Kultur Aretoa

Hatortxu Rock festibala
2010.01.09 Kontzertuak Hatortxu Rock

Diskaren aurkezpen-girako azken kontzertua
2010.05.28 Kontzertuak Victoria Eugenia Antzokia